Edukira joan

Richard Steele

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richard Steele

member of the 4th Parliament of Great Britain (en) Itzuli


Hautetsia: 4th Parliament of Great Britain (en) Itzuli
member of the 5th Parliament of Great Britain (en) Itzuli


Hautetsia: 5th Parliament of Great Britain (en) Itzuli
member of the 6th Parliament of Great Britain (en) Itzuli


Hautetsia: 6th Parliament of Great Britain (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDublin, 1671
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaCarmarthen1729ko irailaren 1a (57/58 urte)
Hezkuntza
HeziketaMerton College (en) Itzuli
Charterhouse eskola
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, politikaria, kazetaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Whig

IBDB: 87637 Edit the value on Wikidata

Sir Richard Steele (Dublin, Irlanda, 1672ko martxoaren 12an bataiatua - Carmarthen, Gales, 1729ko irailaren 1a) Irlandako idazlea eta politikaria izan zen.

Ikasketak Charterhousen eta Oxforden egin zituen eta han ezagutu zuen Addison idazlea, gerora adiskide eta lankide izan zuena. Gudarostean sartu zen, baina 1705ean utzi zuen.

1709an The Tatler egunkaria sortu zuen; 1712an Addisonentzat lan egin zuen The Spectator egunkarian eta 1713an eta 1714an The Guardian eta The Englishman egunkarien zuzendari izan zen.

Politikaren alorrean, whig alderdiko kide izan zen, 1713ean diputatu hautatu zuten baina 1714an legebiltzarretik bota zuten. Jurgi I.a errege zela Drury Lane antzerkiko zuzendari izendatu zuten. Prosa, antzerkia eta kazetaritza idatzi zituen; sentimenduen komediaren sortzaileetako bat izan zen eta literatura-kazetaritzaren oinarriak jarri zituen.

Idazlanak: The Christian Hero (1701, Heroi kristaua), saiakera; The Lying Lover (1704, Maitale gezurtia), The Tender Husband (1705, Senar samurra), The Conscious Lovers (1722, Maitale kontzienteak), Terentzioren, Corneilleren eta Molièreren eragina duten antzerki lanak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Steele Aldatu lotura Wikidatan